XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.1.1. Bisigodoak eta baskoinak.

Bisigodoek, 468 urte inguru, Iruinea konkistatzen dute, aldi berean baskoinen mugimendu bat mendebalerat eraginaz, hots, Bardulia eta Karistia alderat.

Joakin Arbeloarentzat, geure historian gertaera handi bat suposatzen du honek, Toledoko erregeek Baskonia, izendatzen duten errealitatea alegia, moldaturik gelditzen dela harrez gero kantauri-pirenear gizarte desberdinen artean.

Ondorioz, BASKOIN hitzak erromatarren garaiko adierazpen mugatu hura galtzen du eta hartzen zentzu osoagoa eta hedaduraz handiagoa dena.

Oraindanik eta musulmanen konkista bitartean, baskoin hitzak ez bakarrik erromatarrek halakotzat eman zituzten haien ondorengoak, baita haien mendebaleko hauzotiar ziren barduliar, karistiar eta autrigoinak ere beraren barne hartzen ditu.

Balio hau ematen zaio bisigodoen iturrietan, eta hauen gandik biIdurik, ertarokoetan, garai hartako gertaerak kondatzean.

liburutik.

DOMUIT VASCONES.

Garai honetako errege bisigodoen kronikak, sarritan, honela bukatzen ziren ET DOMUIT FEROCES VASCONES.

Diotenez,
domuit vascones¡
godoen errege batek;
domuit vascones¡
hurrengo erregeak;
domuit vascones¡
beste errege batek;
domuit vascones¡
eta azkenekoak ere hezi zituen
diotenez.
Godoak orduan
godoak orain
godoak hemen
godoak han
godoak
leku guztietan
.

(Zorion baten zainak. Gorka Trintxerpe.- Etor Arg. 1.972).

GALDE ETA ARIKETAK.

- Nola aldatzen dira euskaldunen eta bisigodoen arteko harremanak, erromatarrekin izandakoekin konparatuz?.

- Nola ulertzen zuten Bisigodoek propietate zentzua?.

- Konpara ezazu Feudal sistemarekin.